28/7/20

. EKAITZALDI. EUSKAL HERRIETAKO MUSIKA.RIEN KATALOGO ARROSA

.
EKAITZALDI. EUSKAL HERRIETAKO MUSIKA.RIEN KATALOGO ARROSA
katalogo hau egin diNagun bigarren katalogoa duNK eta denera bederatzigarren erreferentzia duNK OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan, euskal musikaren eta musikarien diskoen bilduma bat.
.
. EKAITZALDI webguneak landu diNan urtetako bilketa duNK hau
.
. lur azpiko izakiyE-k Itxialdi/Etsialdian bildua eta ondorenean papereratua





 . EKAITZALDI. EUSKAL HERRIETAKO MUSIKA.RIEN KATALOGO ARROSA – 76 orrialde, arrosa Barbian / 2 euro  
-.-
. EKAITZALDI. EUSKAL HERRIETAKO MUSIKA.RIEN KATALOGO ARROSAko talde eta diskografia digitalki ikusi nahi baduNK izenburuan klik egin beste lanik ez daukaNK eta EKAITZALDI guneko katalogora salto egingo duNK!!

. URKATUA


.
URKATUA
ipuina gure bosgarren erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan, paranoiaren alboko hausnarketa bat.
.
. Philip K. Dick-ek idatzitako ipuina da hau
.
. duela urte batzuk lur azpiko izakiyE-k euskararatua eta oraingoan berriro papereratua





. (goiko argazkietakoa itzultzaileak bere kabuz ateratako aurreko argitalpenaren azala eta kontraazala dituNK)

 . URKATUA – 28 orrialde, lurjabe handien landaketetako bainilaren kolorean / 1,50 euro 

. HAIEK ERE ZERBITZUA EMAN DUTE

.
HAIEK ERE ZERBITZUA EMAN DUTE
ipuina gure hirugarren erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan, burokraziaren inguruko hausnarketa kritiko bat.
.
. Mervyn Wall-ek idatzitako ipuina da hau
.
. hamarkada mordoaren ondoren Jasone Larrinaga Renteriak euskarara itzuli duena



.
 . HAIEK ERE ZERBITZUA EMAN DUTE – 16 orrialde, peperoen urdina baina argiagoan / euro 1 

. LEGEZ KANPOKOA


.

LEGEZ KANPOKOA

ipuina gure bigarren erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan, propietate pribatuaren inguruko alegia bat.
.
. Ursula K. Le Guin-ek idatzitako ipuina da hau
.
. eta Jasone Larrinaga Renteriak euskarara ekarri diguna



 







.
.  LEGEZ KANPOKOA – 24 orrialde, berde pikoletoan 

. 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO!

 .
. Izenburu luze xamarra duen Telebista aurrean egon beharrean bisita ditzakegun 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! (365 kolektibo edo banako askapenaren, kontra/informazioaren, kontra/kulturaren aldeko lanean eta askoz gehiago!!) liburuxka argitaratu dugun lehen erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan. Bertan 500 webgunetik gora agertzen dituNK martxan dauden eta berritzen ez direnen artean. Blogak, irratsaio eta magazinak, aldizkariak, irrati libreak, testu eta artikuloak, argitalpenak, banaketa alternatiboak, liburu azokak, liburutegi sozialak, liburudendak, artxibategiak, komikiak, webguneak, ikerkuntza kazetaritza, gaztetxeak, mugimendu sozial eta politikoak, idazleak, mota askotako kolektibo eta banako borrokalariak askapen borrokan, kontrainformatzen, informatzen, kultura eta hezkuntza ez hegemonikoaren aldeko lanean.
.
. lur azpiko izakiyE-k egin duen urteetako bilketa lanaren ondorioa da hau



 


.
 . 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! – 48 orrialde, hori espainolean /4 euro.  

27/7/20

OSASUNA argitalpenak (Zer gaituNK?)

.OSASUNA argitalpenak irabazi asmorik gabeko proiektutxo bat gaituNK. Euskeraz eta paperean argitaratu daitezken zenbait testu atera nahi dizkiNagu, izan hauek fikzio edo gai ez-fikzionatua. Momentuan 3 ipuin, iritzi artikulo bilduma bat eta webguneen bilduma bat atera dizkiNagu (ondoreno lantxoan liburu gomendioak argitaratuko dizkiNagu)

 

.
.
. l.a.i.